Logo Hacienda
Logo FAAF


Gobernu organoak

Finantza-Aktiboak Erosteko Funtsaren administrazioa, kudeaketa eta zuzendaritza Ekonomia eta Ogasun Ministerioari dagokio Zuzendaritza Kontseiluaren eta Batzorde Eragilearen bitartez.

 

 

Zuzendaritza Kontseilua

(6/2008 Errege Lege-Dekretuak sortua)

Kontseilukideak:

Ekonomia eta Ogasun ministroa (kontseiluburua)

Ekonomiako Estatu idazkaria

Ogasuneko eta Aurrekontuetako Estatu idazkaria

PKreditu Ofizialaren Institutuko presidentea

Estatuaren abokatu nagusia

Estatuaren Administrazioko kontu-hartzaile nagusia

Altxorraren eta Finantza Politikaren zuzendari nagusia, idazkari jardungo duena, hitzarekin baina botorik gabe .

Eginkizunak:

Finantza-Aktiboak Erosteko Funtsaren inbertsio jarraibideak ezartzea .

Finantza-Aktiboak Erosteko Funtsaren jardueraren jarraipena eta ebaluazioa egitea .

Finantza-Aktiboak Erosteko Funtsaren aktiboen etekinak eta mugaeguneratutakoen eta salmenten mozkinak zertarako erabiliko diren erabakitzea .

Ustiapen eta kapital aurrekontuak onartzea, eta Aurrekontuen azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorrean ezarritakotik eratortzen diren ekintzak ere onartzea .

Finantza-Aktiboak Erosteko Funtsaren kudeaketari buruzko lau hilabeteko txostenak onartzea.




Batzorde Eragilea

(Errege Lege-Dekretuak sortua. Bere osaera Zuzendaritza Kontseiluaren 2008ko urriaren 27ko erabakian ezarri zen)

Batzordekideak :

Ekonomiako Estatu idazkaria (batzordeburua)

Altxorraren eta Finantza Politikaren zuzendari nagusia

Aseguruen eta Bizisari Funtsen zuzendari nagusia

Estatuaren Abokatutza Nagusiaren ordezkaria

Kreditu Ofizialaren Institutuko ordezkaria

Estatuaren Administrazioaren Kontu-hartzailetza Nagusiko ordezkaria (hitzarekin, baina botorik gabe)

Altxorraren eta Finantza Politikaren Zuzendaritza Nagusiko kidea, idazkari jardungo duena, hitzarekin baina botorik gabe .

Eginkizunak :

Zuzendaritza Kontseiluak ezarritako jarraibideen arabera Finantza-Aktiboak Erosteko Funtsaren finantza-aktiboak erosi, saldu, xedatu eta kudeatzea.

Ustiapen eta kapital aurrekontuen proposamena prestatzea .

Finantza-Aktiboak Erosteko Funtsaren kudeaketari buruzko lau hilabeteko txostenak prestatzea .

 

imagen