Logo Hacienda
Logo FAAF


Maiz egiten diren galderak

 

Zer da FAEF ?

Finantza-Aktiboak Erosteko Funtsa, 6/2008 Errege Lege-Dekretuak sortua eta EHA/3118/2008 Aginduak garatua, nortasun juridiko propiorik gabeko funtsa da, Ekonomia eta Ogasun Ministerioari atxikia, objektibotasun, segurtasun, gardentasun, efizientzia, errentagarritasun eta aniztasun irizpideen arabera kalitaterik handieneko finantza-aktiboak erosteko 50.000 milioi eurora handitu daitekeen 30.000 milioi euroko hasierako zuzkidura izango duena, egoitza Espainian duten enpresa eta norbanakoen finantzabideak sustatze aldera .


Zergatik sortu da FAEF?

Bankuen arteko finantzaketa urriagatik sortu da FAEF, finantzaketa urritasun horrek kreditu erakundeei kapitalen merkatuetan finantzatzea galarazi dienez, Espainiako enpresa ekoizle eta familiek duten kreditu eskaintza nabarmen desazeleratu baitu. Espainiako kreditu erakundeak sendoak eta kaudimendunak izan arren, ez daude finantzabidetara iristeko zailtasunetatik salbu. FAEF finantzaketa hori sustatzeko sortu da

Beraz, merkatuaren akats bati erantzuteko sortu da FAEF eta ez erakunde jakin bat edo batzuk salbatzeko neurri gisa. Beraz, kreditu erakundeek enpresa eta norbanakoekin duten kreditu mugimendua bizkortzen lagundu nahi du .


FAEF likideziaren tresna gisa

FAEF sortuta, kreditu erakundeek finantzazkoak ez diren erakundeei, enpresei eta norbanakoei kredituak ematea bultzatu nahi da. Horretarako, datozen hiletan 50.000 milioi euro sartuko dira, kreditu erakundeen kalitaterik handieneko finantza-aktiboak erosita, eta horrek euren balantzeetako aktiboak mugiarazteko aukera eta sektore pribatu egoitzadunari mailegatzen jarraitzeko behar den likidezia sortzeko aukera emango die .

FAEFen berariazko helburu bat kreditu berriaren sorrera sustatzea da. Horretarako, enkanteetan esleitutako bolumen osoaren % 25eraino (lehiaketaz kanpoko zatia deritzona) erreserbatuko da erakundeei esleitzeko, erakundeok “bestelako sektore egoitzadunei”, hau da, enpresei eta familiei, kreditu berria ematerakoan duten parte-hartzearen arabera .


FAEF ez da salbamendu plana

FAEF ez da salbamenduko plana, ezta aktibo “toxiko” edo arriskutsuak erosteko tresna ere .

Guztiz kontrakoa, FAEF kapitalen nazioarteko merkatuetan likidezia behin-behineko desagertu izanak sortutako arazoari aurre egiteko bide bat da., eta, neurri batean, kreditu erakundeen finantzabide horren ordezko izan nahi du. Horretarako, epe ertaineko kreditua ematen die (urtebete baino gehiagokoa, nolanahi ere) kreditu erakundeei, merkatu arautuetan negoziatzen diren edo negozioatzekoak diren kalitaterik handieneko aktiboak erosita, erosketa irmoan nahiz aldi bereko eragiketetan .

P Beraz, FAEF ez dago finantza erakunde jakin bati zuzenduta, kapitalen merkatuan kredituen eskaintza urria egoteak dakarren arazoari konponbidea ematera baino .

Bestalde, kalitaterik handieneko aktiboak baino ez ditu erosten, ospe handiko agentzia arrisku-kalifikatzaileetarik gutxienez batek emandako AAA kalifikaziokoak erosketa irmoetarako eta AA dutenak aldi bereko salerosketetarako. Horrek, eta erositako aktiboek aldi berekoen kasuan 2007ko abuztuaren 1aren ondoren jaulkitakoak izan behar izateak eta erosketa irmoetarako 2008ko urriaren 15a baino geroagokoak, Funtsak eros ditzakeen aktiboetatik kanpo uzten ditu “aktibo toxiko” deritzenak.




Zenbat kostatzen zaie FAEF herritarrei?

FAEF en diseinuak errentagarria izango den esperantza ematen digunez, eta ez da uste izatekoa zergadunari batere kostako zaionik, alderantziz baizik. Horrela, FAEFek enkanteetan aktiboak erosteagatik lortzen duen interes tasa Estatuaren finantzaketa kostu baliokidea baino handiagoa izango da, hau da, epe bereko Estatuaren Zorraren kostua baino handiagoa .


Nola finantzatzen da FAEF ?

FAEF Herri Zorra jaulkiz finantzatuko da, eta horren errentagarritasunak markatuko du FAEFek gutxienez zein interesetan erosiko dizkien kalitaterik handieneko aktiboak kreditu erakundeei enkante bidez .



Zein dira FAEFen administrazio, kudeaketa eta zuzendaritza organoak?

6/2008 Errege Lege-Dekretuak eta EHA/3118/2008 Aginduak ezartzen duten bezala, FAEF Ekonomia eta Ogasun Ministerioari atxikita dago, Ekonomiako Estatu Idazkaritzaren bitartez, Altxorraren eta Finantza Politikaren Zuzendaritza Nagusiaren kontura .

Ekonomia eta Ogasun Ministerioari dagokio, Zuzendaritza Kontseiluaren eta Batzorde Eragilearen bitartez, FAEFen administrazioa, kudeaketa eta zuzendaritza.Gainera, Batzorde Eragileak egoki deritzon aholkularitza izango du eta, bereziki, Altxorraren eta Finantza Politikaren Zuzendaritza Nagusiko, Kreditu Ofizialaren Institutuko, Espainiako Bankuko eta CNMV-ko ordezkariek osatutako batzorde tekniko bat izango du aholkulari .


Nola dago osatuta Zuzendaritza Kontseilua eta zein eginkizun ditu ?

Zuzendaritza Kontseiluaren osaera eta eginkizunak 6/2008Errege Lege-Dekretuan ezartzen dira, eta Funtsaren gobernu organo gorena da .

Hortaz, FAEFen inbertsio jarraibideak ezartzea, FAEFen jardueraren jarraipena eta ebaluazioa egitea, aktiboen etekinaren aplikazioa erabakitzea eta horiek mugaeguneratzearen edo saltzearen mozkina zertarako erabili erabakitzea bere eginkizunak dira, eta bere ustiapen eta kapital aurrekontuak onartzea eta FAEFen kudeaketari buruzko lau hilabeteko txostenak onartzea ere bai .

Hauek dira kontseilukideak :

. Ekonomia eta Ogasun ministroa (kontseiluburua)
. Ekonomiako Estatu idazkaria
. Ogasuneko eta Aurrekontuetako Estatu idazkaria
. Kreditu Ofizialaren Institutuko presidentea
. Estatuko kontu-hartzaile nagusia
. Estatuaren abokatu nagusia
. Altxorraren eta Finantza Politikaren zuzendari nagusia (idazkaria)
.Altxorraren eta Finantza Politikaren zuzendari nagusia (idazkaria)

Jarduteko araubide juridikoa Herri Administrazioen eta Administrazio Prozedura Komunaren azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. idazpuruko II. kapituluan xedatutakoari lotuko zaio .



Nola dago osatuta Batzorde Eragilea eta zein eginkizun ditu?


Batzorde Eragilearen eginkizunak 6/2008 Errege Lege-Dekretuak ezarritakoak dira. Zuzendaritza Kontseiluak lehenengo erabaki zuena 2008ko urriaren 27ko bileran haren osaera izan zen (2008ko urriaren 31ko Ebazpena, Altxorraren eta Finantza Politikaren Zuzendaritza Nagusiarena) .

Horrela, Zuzendaritza Kontseiluaren jarraibideen arabera FAEFen finantza-aktiboak erosi, saldu, xedatu eta kudeatzea, ustiapen eta kapital aurrekontuen proposamena prestatzea eta FAEFi buruzko lau hilabeteko txostenak prestatzea dira bere eginkizunak .

Hauek dira batzordekideak :

. Ekonoiako Estatu idazkaria (batzordeburua)
. Altxorraren eta Finantza Politikaren zuzendari nagusia
. Aseguruen eta Bizisari Funtsen zuzendari nagusia
. Estatuaren Abokatutza Nagusiaren ordezkari bat
. Kreditu Ofizialaren Institutuaren ordezkari bat (ICO)
. Estatuaren Administrazioaren Kontu-hartzailetza Nagusiko ordezkari bat (IGAE), hitzarekin baina botorik gabe
. Altxorraren eta Finantza Politikaren Zuzendaritza Nagusiko kide bat, hitzarekin baina botorik gabe (idazkaria).

Jarduteko araubide juridikoa 30/1992 Legearen II. idazpuruko II. kapituluan xedatutakoari lotuko zaio

Nola dago osatuta batzorde teknikoa eta zein dira bere eginkizunak


Osaera eta eginkizunak EHA/3118/2008 Aginduan ezarri zitzaizkion .

Hortaz, Batzorde Eragileari bere lanak egiteko aholkularitza teknikoa eman behar dio, eta Batzorde Eragileari enkante bakoitzean egingo diren esleipenak arrazoituta behar dizkio.

Hauek batzordekideak :
. Altxorraren eta Finantza Politikaren zuzendari nagusia (batzordeburua)
. Espainiako Bankuko 3 ordezkari
. Baloreen Merkatuko Batzorde Nazionalaren 2 ordezkari (CNMV)
. Altxorraren eta Finantza Politikaren Zuzendaritza Nagusiko 2 zuzendariorde nagusi (horietako bat batzordeko idazkaria)
.Kreditu Ofizialaren Institutuko ordezkari bat (ICO)


 

Zein erakundek dauka aktiboak FAEFi saltzeko eskubidea?

FAEFen enkanteetara egoitza Espainian duten kreditu erakundeek eta atzerriko kreditu erakundeek Espainian dituzten sukurtsalek jo dezakete. FAEF, beraz, banketxe, aurrezki kutxa, kreditu kooperatiba eta kredituzko finantza etxeei irekita dago. Enkanteetan parte hartzeko, hala ere, parte hartzeko interesa dutela adierazi beharko dute aurretiaz, enkanteen deialdian jasotzen den prozeduraren bidez .


Nola erosten ditu aktiboak FAEFek ?

FAEFek enkanteak eginez erosten ditu finantza-aktiboak, bai aldi bereko salerosketetan bai erosketa irmoan .

FAEFen funtsen bila lehiatzen direnakkreditu erakundeak eurak izatea eta lehia horrek interes tasa ezartzea da enkantearen helburua. Horrela, FAEFen funtsen esleipen efizientea lortu nahi da .

Gainera, EHA/3118/2008 Aginduak ezartzen duenez, FAEFek enkantean lehiaz kanpo eskainitako funtsen zati bat erreserbatu dezake. Kasu horretan, sektore pribatu egoitzadunari ematen zaion kredituaren hazkuntzan erakunde eskatzaileak parte hartu duen proportzioaren araberakoa izango da esleipena. Lehiaz kanpoko eskaintzak enkantearen lehiazko tarteko interes tasarik txikienean esleitzen dira, horrela erakundeak kreditu berria ematera bultzatzearren .


Zergatik enkanteak ?

Enkantea lehiara irekita dagoen jardunbidea da, eta merkatu irizpideak jarraitzen dituenez, kreditu erakundeek FAEFen funtsen bila puja egiten dute .

Erakundeek eskabideak aurkeztu behar dituzte interes tasa eta pujaren kopurua adierazita, lehiazko enkanteetan. Eskaintza horiek interes tasa handienetik txikienera ordenatzen dira eta FAEFek erosi behar dituen funtsen gehienezko bolumenaren arabera esleitzen dira, horrela enkantean erabil daitezkeen funtsak agortu arte. Funtsak enkantean eskainitako bolumena eskabideekin gainditu egiten bada, eskariak proportzionalki banatuko dira. FAEFek eskaintzen duen bolumena handiagoa bada, gaindikina hurrengo enkanterako metatuko da .


Zergatik lehiaz kanpoko tarte bat?

Ekonomia errealari kreditu berria ematea bultzatze aldera, EHA/3118/2008 Aginduak eskaintzen diren funtsen zati bat FAEFek erreserbatu dezakeela ezartzen du, % 25eraino, enkantearen lehiaz kanpoko tartea deritzonerako .

Enkantearen tarte hau sektore pribatu egoitzadunari kreditu berria ematen parte hartu duten neurrian esleitzen zaie erakundeei, enkantearen lehiazko tarteko esleipenen tasa marginala (interes tasarik txikiena) den interes tasan .


Noiz arte iraungo due FAEFek?

6/2008 Errege Lege-Dekretuak eta EHA/3118/2008 Aginduak ezartzen dituzte FAEFen bizialdiaren baldintzak .

Horrela, FAEFek ezingo du enkanterik egin 2009ko abenduaren 31 baino geroago. Era berean, Ministro Kontseiluari dagokio FAEF aurretiaz iraungi eta likidatzeaz erabakitzea, hori egitea justifikatzen duten kausa ekonomikoak badaude eta Ekonomi Gaietarako Eskuordeko Batzordeak txostena egin ondoren. Hortaz, igaroaldiko neurri bat da, bizialdia mugatua duena eta bere existentzia justifikatzen duen merkatu akatsa desagertzen denean iraungiko dena .


Zer dira erosketa irmoak?

FAEFek erakunde eskatzaileen aktiboak erosteko eragiketa da erosketa irmoa. Erosketa irmoa denez, FAEFek kalitaterik handieneko aktiboak erosiko ditu, aktiboen segurtasun printzipioak errespetatuz. FAEFek, hala ere, aktibo horiek mugaeguneratu baino lehen merkatuan saltzeko aukera berarentzat gordetzen du



Zer dira salerosketa bikoitzak edo aldi berekoak?

Aktiboa saltzen duen erakundeak itundu den prezioan eta denboraldi baten ondoren berriro erosteko konpromisoa hartzen duen eragiketa da salerosketa bikoitza edo aldi berekoa. Enkantera datozen kreditu erakundeei FAEFek ematen dien mailegu bermedun baten antz-antzekoa da eragiketa hori .

Horrela, FAEFek erakunde bakoitzari erosiko dion bolumena eta interes tasa zehaztu ondoren, lagapen hori denboraldi jakin baterako egiten da, beti ere urtebete baino denbora gehiagorako, eta denbora horretan erakundeak ematen dion aktibo multzo bat du bermetzat FAEFek.

Eragiketaren aldia amaitutakoan, erakundeak kopurua FAEFi itzuliko dio eta FAEFek berme-aktiboak itzuliko dizkio kreditu erakundeari .


Zein aktibo erosiko ditu FAEFek?

FAEFek hipoteka-agiriak eta zenbait titulizazio bonu erosiko ditu. Kalitaterik handieneko aktiboak baino ez dira erosten, ospe aitortua duten agentzia arrisku-kalifikatzaileetarik gutxienez batek emandako ratinga kontuan hartuta. Horrela, AAA kalifikazioa duten aktiboak baino ez ditu erosiko Funtsak erosketa irmoetan eta AA edo kidekoak salerosketa bikoitzeko eragiketetan .

Gainera, aktiboak merkatu arautuetan negozia daitezela eskatzen da. Horretara, Baloreen Merkatuko Batzorde Nazionalak merkatu arautuetan negoziazioaren mendean dauden aktiboak jaulkitzearen arloan hertsiki arautu duenaren mendean daude FAEFek erositako aktiboak .


Zer dira hipoteka-agiriak?

Kreditu erakundeek jaulkitako eta erakundeon hipoteka maileguen kartera osoak euskarritutako errenta finkoko baloreak dira hipoteka-agiriak. Horregatik dira segurtasun bikoitza duten aktiboak: euren jaulkipena euskarritzen duten hipoteka maileguena eta erakunde jaulkitzailearena .

Gainera, indarrean dagoen araudiak eragiten duen gainkolateralizazioak segurtasun hori indartzen du; izan ere, araudiak ezartzen duenaren arabera, erakunde batek jaulki dituen eta mugaeguneratu ez diren hipoteka-agirien bolumenak ezin gaindi dezake estalduratzat balio izateko gai diren erakundearen hipoteka kreditu guztien kapital amortizatugabeen % 80 .

Gardentasunaren ikuspegitik, hipoteka-agiriak jaulkitzen dituzten erakundeek jaulkipenaren informazio liburuska CNMV-n erregistratzen dutela nabarmendu behar da .


Zer dira titulizazio bonuak?

Titulizazio Sozietate batek jaulkitzen duen finantza tresna bat da, kreditu erakundeek lagatzen dizkioten baloreek euskarritzen dutena. Titulizazio funtsa erakunde lagatzaileen ondare bereizi gisa eratzen da, erakunde horien hartzekeodunen irismenetik kanpo geratzen delarik kartera titulizatua .

Titulizazioaren bitartez erakunde lagatzaile guztiek, baita txikiegiak direlako bestelako finantzabideak izaterik lortuko ez zutenek ere, kalitate handiko aktiboak komun jartzen dituzte bonu titulizatuen jaulkipena euskarritzeko eta banaka lortuko zituzten baldintzetan baino baldintza onuragarriagoetan finantzatzea lortzeko .

CNMVk ikuskatzen ditu titulazio funtsak kudeatzeko sozietateak eta, bestalde, titulizazioen liburuskak CNMVn erregistratzen dira .


Zein haircut edo murrizketa aplikatuko ditu FAEFek

Murrizketak, estaldura marginak ere deituak, beherapen edo deskontua dira, aldi bereko eragiketetan mailegu baten berme gisa erabiltzen den aktiboaren merkatu balioari egiten zaiona. Horretara, haircut % 10ekoa bada, 100ean balioetsitako aktibo batek 90eko balioa duen mailegua baino ezingo du bermatu

FAEFek aplikatuko dituen murrizketak, lehenespenez, Europako Banketxe Zentralak aktibo mota bakoitzerako erabiltzen dituenak izango dira .



FAEFek kapitalen finantza-merkatuetan jardungo du?

 

FAEFek ez dihardu finantza-merkatuetan, bere jomuga likidezia sustatzen laguntzea baita, erakundeek euren eragiketak kapitalen merkatuetan finantzatu ahal ditzaten eta, batez ere, erakundeek Espainiako enpresak eta norbanakoak finantzatzen jarraitzea izan dezaten .


Zein aniztasun irizpide erabiliko ditu FAEFek?


FAEFen inbertsio-aniztasun irizpideek arriskuak kontzentratzea saihestu nahi dute. Horretarako, Indarrean dagoen legediak ezartzen du FAEFek akrtera bi izango dituela, bata irmo erositako aktiboena eta bestea aldi bereko eragiketetan erositako baloreena .

Gainera, mugak jartzen zaizkio kartera jaulkitzaile berarekin (erosketa irmoen karteraren % 10) eta erakunde berarekin betetzeari (% 10 aldi berekoen karteran) .

Horrez gain, erakunderen batek enkante bakoitzean gehiena harrapa ez dezan eta erakunde txikiagoek sartzeko oztoporik izan ez dezaten, erakunde batek enkante batean lortu ahal izango duenari mugak jarri zaizkio, hots, kantitate hauetarik txikiena :

. FAEFek enkantean gehienez erosiko duen bolumenaren % 10

. “Kreditua. Bestelako sektore egoitzadunak” izenburupean erakundeak duen kuota 2,5 bider, eta emaitza FAEFek enkantean gehienez erosi ahal izango duen bolumenarekin biderkatuta .


Nork kontrolatzen du FAEF?

6/2008 Errege Lege-Dekretuak eta EHA/3118/2008 Aginduak kontrolbide bi jasotzen dituzte. Alde batetik, Estatuaren Administrazioaren Kontu-hartzailetza Nagusiak (IGAE) auditoretza publikoaren bitartez kontrolatuko du FAEF .

Bestalde, parlamentuaren kontrola egongo da; izan ere, Ekonomia eta Ogasun ministroak Diputatuen Kongresoko Ekonomia Batzordera lau hilabeteko txostenak bidaliko ditu FAEFen eragiketen eta egoeraren informazio zabala emateko, eta FAEFen urteko kontuak ere bidaliko ditu. Halaber, bi hilabeterik behin Ekonomiako Estatu idazkaria agertuko da, Batzorde Eragilearen buru denez, FAEFen bilakaeraren berri emateko .


 

.

imagen

Imagen